Iñaki Ibañez San Roman (Zumarraga, 1959) gipuzkoar itzultzailea da. Literaturan, Joseph Conrad, Raymond Chandler, Jack London eta Graham Greene autoreak ekarri ditu euskarara. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasi zuen itzulpengintza, eta euskara irakasle ere aritu izan da. Enpresa Zientziak ikasketak burutu zituen, baina gaur egun itzultzaile dihardu Gipuzkoako Foru Aldundian. Donostian bizi da gaur egun.
Itzulpenak
Kanpo estekak