Izotz dorre fumaroliko deritzo fumarolek uraren izozte puntuaren azpitik dagoen ingurune batean sortzen dituzten izotz dorreei. Maiz izotz kobazuloak dituzte azpian.
Erebus mendiak, munduan hegoalderantz gehien kokatuta dagoen sumendi aktiboa, izotz dorre fumarolikoak eratzen ditu. Bere inguruko tenperatura beti dago uraren izozte puntuaren azpitik, eta lurzoru lurruntsuan zehar gertatzen den karbono dioxidoaren desgasifikazioak izotza urtu, lurrundu eta azkenik berriro kondentsatzen du dorreak eraikiz.[1]