Izotz Martxa (errusieraz: Леденололоводо), Kubango Lehen Kanpaina ere deitua (errusieraz: Первий кубансканскодо), 1918ko otsailetik maiatzera iraun zuen atzerakada militarra izan zen; Errusiako Gerra Zibilaren gertakizun garrantzitsuenetakoa izan zen. Iparraldetik zetorren Armada Gorriaren erasopean, Bolondresen Armadako indarrek (Guardia Zuria izenarekin ere ezagutu zirenak) Rostov hiritik hegoalderantz, Kuban aldera erretiratzeari ekin zioten, Dongo Kosakoen laguntza lortu nahian.[1]
Izotz Martxan Armada Zuriak 80 egunetan 1.400 kilometro mugitu ziren, Armada Gorriarekin liskarrak izan ziren martxa osoan. Helburu nagusiena, Yekaterinodar (egungo Krasnodar) hartzea bazen ere, hurrengo astean gertatutako Lavr Kornilov jeneralaren heriotzarekin helburu berria Don ibaiaren lerroa eustea izango zen, bidean Armada Zurirako soldadu berria errekrutatzen zuten bitartean. Azken hau lortu egin zen, eta Izotz Martxaren hasieran 4.000 gizon inguru baziren, bai bidean bai Yekaterinodarren aurkako erasoan hainbat hildako jasan arren, amaieran 6.000 gizon izatera iritsi ziren. [2]
Kubango Kanpainia Bolondresen Armada sortu berriaren lehen ekintza izan zen, Kornilov, Alekseiev eta aurrerago Anton Denikin jeneralen agindupean.
Erreferentziak
Kanpo estekak