Izotz-ebakitzaileak (ingelesez: The Ice Cutters) J. Alden Weir margolari inpresionistak 1895ean margotu zuen lana da. Portland Art Museumen gordetzen da, Ameriketako Estatu Batuetan. Olioa mihise gainean teknika erabilita egin zen.[1]
Deskribapena
Margolana 1894 eta 1897 artean margotutako neguko eszenetako bat da. Japoniako estanpen eta bere lagunaren John Henry Twachtman (1853-1902) margolari inpresionistaren eragina ikus daiteke. Weirrek konposizio moderno ausart bat lortzen du. Bereziki zuri tonuak elurrez estalitako urmael izoztuan baloratzen dira.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak