Izartxoa*ikurrari dagokion izena da. Izar batekin duen antzekotasuna dela-eta hartzen du izen hori. Hitz edo esaldi bat nolabait markatzeko erabiltzen da.
Izartxoa hizkuntzalaritzan
Filologia eta hizkuntzalaritzan izartxoak lekukotasunik gabeko hitza edo forma adierazten du. Noam Chomsky hizkuntzalaria izartxoa forma edo perpaus ez gramatikalak (hots, gramatikaren arauak betetzen ez dituztenak) adierazteko erabiltzen hasi zen.