Izaro Zubiria |
---|
2019ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak: Itziar Urizar Arenaza, Maider Beitia San Vicente, Iñaki Sanz-Azkue, Jesus Mari Txurruka Argarate, Izaro Zubiria Ibarguren, Iñigo González de Arrieta Martínez, Iker González Cubiellarena eta Martin Etxauri Sainz de Murieta. |
|
Jaiotza | Gaztelu, 1989ko abenduaren 23a (34 urte) |
---|
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
---|
|
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
---|
|
Jarduerak | albaitaria eta ikertzailea |
---|
Jasotako sariak | |
---|
|
|
Izaro Zubiria Ibarguren (Gaztelu, Gipuzkoa, 1989ko abenduaren 23a) albaitaria eta ikertzailea da.
Biografia
Izarok albaitaritza ikasi zuen, eta, Elikagaien kalitatea eta segurtasun Masterra egin zuen. Doktore-tesia egiten hasi zen, eta, denboraldi batez eten bazuen ere, berriro itzuli zen ikerketara. Tartean, beste zenbait lan eta proiektu ere egin ditu, gehienak ganaduen eta elikaduraren arloarekin lotutakoak.[1]
Orioko emakumezkoen trainerua lehenengo aldiz ofizialki uretan lehiatu zenean, 2010eko martxoaren 22an, Izarok patroi jardun zuen.[2]
Sariak
2019ko CAF-Elhuyar sarien barruan, lehen sektoreari dagokion Neiker sari berezia jaso zuen[3] Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili? lanarengatik.[4][5]
Iritziak
Tolosaldeko Ataria komunikabidean iritziak[6] emateko tartea izan zuen 2019tik 2021era bitartean. Lehen sektorea izan zuen gehienetan gaitzat, nahiz eta bestelako gaiak ere landu.
Erreferentziak
Kanpo estekak