Jauregia Erdi Aroko herrigunea itxitzen zuen egitura sendoko eraikin estrategikoa izan zen. Domingo Irala kaleko fatxadak XV. mendeko eraikinaren hainbat elementu gorde ditu: gotikoa, harrizko mentsulak eta leiho ojibala.
1725etik aurrera etxea sakonki eraldatua izan zen, solairu bat gehitu eta Plaza Nagusiko eta Barrenkaleko fatxadak leiho-ate handiez apaindu ziren, honela gaur egungo jauregi itxura jasoz.