Itzulera Zetak taldeak 2022ko Herri Urrats jairako sortu zuen abestia da.
Koronabirusgatik bi urtez egoera berezi batean egon ondoren, 2022koa "itzulera" desiratuaren urtea izan zen. Senpereko lakuko jaiaren leloa horixe izan zen. Giro horren barruan Itzuli zen Zetak taldea Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[1] Erabateko estilo-aldaketa ekarri zuen. Bideoklipa Pello Repazek zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldearen Oskara koreografia ere integratu zutela.[2]
Hitzak
Hauek dira abestiaren lehen hitzak:[3]
- Mendikate honek lotuta
- Zurekin mintzo direla diote xoriek
- Esan zer kanta egin dizuten
- Zein gertu gauden
- Sentitzen al den
- Amaiurren
- Hori diote
- Baigorrin ere
- Mugalari hoiek
- Mendikate honek lotuta
- [...]
Ipar eta hegoaldearen arteko lotura azpimarratzea da abestiaren gai nagusia.
Mendikate batek alde bi guztiz banatzen dituela esan ohi da beti, baina kanta honek alderantzizkoa erakutsi nahi digu hasiera-hasieratik:"Mendikate honek lotuta".
Txoriek erraz pasatzen dira mendikateko alde batetik batera mezuak eramateko: "Zurekin mintzo direla diote xoriek. Esan zer kanta egin dizuten, Zein gertu gauden", "Xoriak mugaren bestalde, Jantzia dute, Doinu dotorez. Gaztelugatxe" " Ta estali dute Larrun bera ere".
Espazioa eta sentipena konpartitzen dute alde biek: "Zure zauria nirea da. Ta kantu hau biona. Erkidetasunaren bozeramaile, Zeuen urratsa geurea da, ta [pandemia bukatu ondorengo] itzulera denona".
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Zetak Spotify
- Zetak Youtube
- Zetak. Kontzertua Tolosan 2021. 40 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura. (2021-07-16).