Ischia (italieraz ˈiskja ahoskatua) Italiako uhartea da, Tirreniar itsasoan dagoena.
Napoliko probintzian dago. 47 km2 ditu eta 35.000 biztanle. Epomeo mendia da garaiena (788 m).
Ekonomia
Olibondo, mahatsondo, arto eta baratze ugari dago. Turismogunea da.
Hiririk aipagarrienak: ipar-ekialdeko kostaldean, Ischia; iparraldean, Casamicciola, eta mendebalean, Forio. Barano d'Ischia, Lacco Ameno eta Serrara Fontana udalerriak uhartean ere badaude.
Historia
1883an, lurrikara batek Casamicciola hiria erabat suntsitu zuen eta 1.900 pertsona hil zituen. Vico mendiaren magalean, K.a. IV. mendeko harresiak aurkitu dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak