Isabelle Axelsson (Stockholm, 2001eko urtarrilaren 14a) suediar ekologista da, zeinaren borroka baita geldiaraztea klima aldaketa[1][2].
Bizitza
Aktibista eta Fridays for Future Sweden mugimenduaren antolatzailea da 2018ko abenduaz geroztik[3]. 2020ko urtarrilean, Munduko Ekonomia Foroan parte hartu zuen Davosen, Greta Thunberg, Luisa Neubauer, Loukina Tille, Vanessa Nakate eta beste hainbat aktibistekin batera[4][5].
Gemeinsam für die Zukunft - Fridays For Future und Scientists For Future: Vom Stockholmer Schulstreik zur weltweiten Klimabewegung izeneko liburuaren lanetan parte hartu zuen. Liburuan, Fridays for Future mugimenduari buruzko xehetasunak partekatu zituen, barruan dagoen norbaiten ikuspuntua irakurleei emateko[6].
Axelsson pertsona autista da[7].
Erreferentziak
Kanpo estekak