Isabeli Fontana

Isabeli Fontana

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabeli Bergossi Fontana
JaiotzaCuritiba1983ko uztailaren 4a (43 urte)
Herrialdea Brasil
Talde etnikoaWhite Brazilians (en) Itzuli
Italian Brazilians (en) Itzuli
Lehen hizkuntzabrasildar portugesa
Familia
Ezkontidea(k)Álvaro Jacomossi  (2000 -  2004)
Henri Castelli  (2005 -  2007)
Diego Ferrero (en) Itzuli  (2016 -
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa
Altuera177 zentimetro

IMDB: nm2097764 TV.com: people/isabeli-fontana
Facebook: Team-Isabeli-Fontana X.com: isabelifontana Instagram: isabelifontana_official Edit the value on Wikidata

Isabeli Bergossi Fontana (Curitiba, Brasil, 1983ko uztailaren 4a) modeloa da.[1][2][3][4][5]

Ibilbidea

Isabeli Fontana 2011. urtean desfilatzen.

13 urte zituenean, 1996. urtean, Elite Model Look lehiaketako finalean parte hartu zuen. 1997. urtean Brasil hegoaldetik Milanera joan zen bizitzera, modelo karrera hasteko. 1999. utean, 16 urte zituela, Victoria's Secreteko lentzeria katalogoan erretratatu zuten. Horren agerpenak polemika piztu zuen, katalogoetan 21 urte baino gutxiagoko modeloak sartzea egokia zen ala ez. Edonola ere, polemika horrek ospea eman zion.[1]

Victoria's Secretentzat lan egin ostean Versace, Ralph Lauren eta Valentinorentzat lan egin zuen. Sports Illustrated, Marie Claire, ILLA edo Vogue bezalako argitalpenetarako posatu zuen. 2011ko udaberri-udako bildumarako Dolce & Gabbanaren publizitate kanpainan agertu zen, Siziliako emakumeen tradizioetan inspiratua, Alessandra Ambrosio, Izabel Goulart eta Maryna Linchukekin batera 2013. urtean top model hau munduko sexienetakotzat hartu zen. Leonisa Kolonbiako lentzeria enpresaren irudia izan zen.

Bizitza pertsonala

Alvaro Jacomossi modeloarekin ezkondu zen, baina 2004an dibortziatu ziren. Zion semea, 2003. urtean jaio zen. Fontana 2005eko abenduaren 10ean ezkondu zen Henri Castelli aktore eta modeloarekin, eta Lucas semea 2006ko urriaren 23an jaio zen Sao Paulon. Fontana eta Castelli 2007an dibortziatu ziren. Rohan Marleyrekin konprometituta egon zen, baina 2013ko hasieran bukatu zen harremana.[6]

Agentziak

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Isabeli Fontana. Noticias, fotos y biografía de Isabeli Fontana» ¡HOLA! 2006-11-07 (kontsulta data: 2025-03-31).
  2. (Ingelesez) «Isabeli Fontana: Bio, Height, Weight, Measurements» Celebrity Facts 2017-09-30 (kontsulta data: 2025-03-31).
  3. (Portugesez) «Isabeli Fontana brilha no desfile de 30 anos da DSQUARED2 na Semana de Moda de Milão» O Globo 2025-02-26 (kontsulta data: 2025-03-31).
  4. (Portugesez) «Isabeli Fontana agita web ao posar totalmente nua para novo ensaio» Quem 2024-11-11 (kontsulta data: 2025-03-31).
  5. (Portugesez) manequim. «Isabeli Fontana surge deslumbrante com vestido ousado para evento fashion em São Paulo» Terra (kontsulta data: 2025-03-31).
  6. Archived copy. .

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.