1922an, merkataritza ikasketak egin ondoren, tindategia batean idazkari lanetan ibili zen. Aktibista sozialista, 1924an bilera askotan parte hartu zuen eta Camille Huysmans ezagutu zuen. 1925ean, bere lehen poema idatzi zuen. Kazetarientzako ikastaro batean Marc Eemans margolaria ezagutu zuen. Bruselako talde surrealistak sortutako Distances aldizkarian kolaboratzen hasi zen eta Louis Scutenaire ezagutu zuen.[2] 1929an, Bruselako Ekonomia eta Finantza Agentziako idazkari gisa kontratatu zuten. Louis Scutenairek egunero gutun poetikoak idazten zizkion eta 1930ean ezkondu ziren. Parisera eta Espainiara bidaiatu ondoren, rue de la Luzerne-n kokatu ziren, Scutenaireren amarekin. 1931n, funtzionario gisa hasi zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian. Horrela, Geneva eta Haga artean bidaiatzen bizi izan zen.
Nahiz eta lana izan, horrek ez zien eragotzi Bruselako talde surrealistarekin elkartzea: Paul Nougé, Paul eta René Magritte, André Souris, Marcel Lecomte, E. L. T. Mesens eta Paul Colinet. Parisko taldearekin ere lotu ziren.[3] 1935ean, Irène Hamoirek La Louvière-n egindako Surrealismoaren Nazioarteko Erakusketan parte hartu zuen. Hurrengo urtean, René Magrittek bere erretratua margotu zuen. 1937ko abuztuan René Char-ekin egon ziren, Céreste-n (Proventza). Gustuko zuen emakumea eta Char, hilabete batzuk geroago, Hagara joan zen, Irène Hamoir bilatzera. Ondorioz, Scutenairekin harremanak kaltetu ziren. 1939an, funtzionario gisa zuen kargua utzi zuen. L'Invention collective aldizkarian kolaboratu zuen.
1940ko maiatzean, Alemaniako armadaren inbasioa baino lehen, Bruselatik irten ziren Magritte, Agui eta Raoul Ubac-ekin batera. Carcasasonera iritsi ziren; han Joë Bousquet, Jean Paulhan, André Gide eta Gaston Gallimard topatu zituzten. Niza aldera egin ondoren, azkenik, Bruselara itzuli ziren. 1941an, Irène Hamoir Belgikako Banku Nazionalean lan egin zuen. 1942tik 1945era, bestetik, Union Chimique Belge lantegian salmenten zuzendaritza eraman zuen. 1944an, La Cuve infernale ipuin bilduma agertu zen. 1945ean, Le Soir egunkariko erredaktore lanetan sartu zen. Christian Dotremont-ek zuzendutako Les Deux sœurs aldizkarian poemak argitaratu zituen, 1946an.[4]
1949an, «Irine» izengoitiaz, Œuvre poétique plazaratu zuen. Irène Hamoir aldizkari desberdinetan idatzi zuen, tartean, 1953an, Temps mêlés, André Blavier eta Jane Graverol sortutakoa. Urte berean, 1953an ere, Boulevard Jacqmain eleberria agertu zen; liburu horretan, nahiz eta izengoitiekin agertu, Belgikako surrealista asko agertu ziren. 1971tik 1975era, Irène Hamoirrek hainbat poema liburuxka argitaratu zituen. Louis Scutenairerekin batera ("Scut" lagunentzat), margolari lagunen erakusketen katalogoetan idatzi zuen. 1992an Croquis de rue agertu zen, Irène Hamoir-ek Le Soir egunkarian argitaratutako kronikak bildu zituen liburua. 1994an Bruselan hil zen.
Obra aukeratua
Oso obra aberatsa utzi zuen. Hemen izenburu nagusiak bildu dira.
Poesia
Œuvre poétique (1930-1945), Saint-Generou près Saint Julien de Voventes, Maître François éditeur, 1949.
Ithos, (anonimo gisa argitaratura), Claudine Jamagne-ren marrazkiekin, Leyden, 1971.
L'Orichalcienne, La Louvière, Daily-Bul, 1972.
Corne de brune (1925-1976), René Magritteren erretratuarekin eta Rachel Baes, Danielle, Jane Graverol eta Claudine Jamagne marrazkilarien marrazkiekin, Brusela, Isy Brachot et Tom Gutt, 1976.
Le Comparse en fleurs et des aigrelettes, (autobiografia), Paris, Éditions de l'Orycte, 1977.
Prosa
La Cuve infernale, Brusela, Les Éditions Lumière, 1944.