Irunberriko Trinitatea, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.
Ibarrako arroilak bereizten du Leireko mendilerroaren mendebaldeko muturra multzo nagusitik, bizkar luze bat isolatuz.
Gorabehera handirik gabeko eta ezpelez jositako mendi honek, ordea, labar ikusgarriak altxatzen ditu hego-mendebalderantz, hurbileko Irunberriko Arroileko hormekin lehiatu nahiz bezala.
Malkar zorabiagarriek, harrizko zubiek, gendarme bakartiek elkar hartzen dute bideari xarma berezi bat emateko.
Nolanahi ere, kontuz ibili behar da haurrekin edo ohitura handirik gabeko jendearekin joanez gero.
Bideak zailtasun berezirik ez duen arren, amildegi handietatik hurbil dabil uneoro, eta zenbait tokitan eskuak erabili behar izanen ditugu harriari heltzeko.
Kable bat dago jarrita tximinia txiki bat errazago igarotzeko, eta bidea oro har malda handikoa da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Irunberriko Trinitatea, http://www.euskal-herria.org/.