Irma Rutkauskaité-Egiluz (1974) lituaniar jatorriko bizkaitar abesbatza zuzendari eta abeslaria da.
Bizitza
Lituanian jaio zen 1974an eta Musika Akademia Nazionalean, Kaunasko Fakultatean, Musika eta Abesbatza Zuzendaritzan lizentziatua da eta fakultate berean Abesbatza Zuzendaritzan eta Pedagogian egin zituen espezializazioko ikasketak. Horrez gain, Šiauliaiko Musika Profesional Eskolan Abesbatza Zuzendaritza eta Musika eta Solfeo Irakasle diplomatua da. Lituaniako abesbatza batzuek zuzentzeaz gain, Alcalá de Henaresko Unibertsitateko abesbatzaren zuzendari laguntzailea eta Ugao-Miraballesko abesbatzako zuzendaria izan da. [1].
Ikasketa osagarriak egin ditu Euskal Herriko eta Zaragozako musika erakundeetan, besteak beste Euskal Herriko Abesbatzen Elkartean, Naomi Faran, Lourdes Sánchez eta Ana González irakasleekin[2]. 2011n masterra egin zuen Musikoterapia Zentro Integralean[3].
Orain Sopelan bizi da. Vocalia Taldeko kidea da[4] eta Euskal Herriko hainbat abesbatza zuzendu ditu: Basauri Koral Elkartea, Zozoak Abesbatza, Emitenia ganbera abesbatza, BBKantuz korua eta Basauri Koral Txiki[1][5].
Erreferentziak
Kanpo estekak