Guatemalako San Carlos Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen.1997an Fulbright beca bat lortu eta Estatu Batuetara mugitu zen Gizarte Antropologia ikastera, Texaseko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen.[3]Marta Elena Casaúsen hitzetan, arrazakeria eta bazterkeria lantzen zuen tesi interesgarrienetariko bat idatzi eta gero, Guatemala Hiriko taberna batetik bota zuten "indiaz jantzita joateagatik"[4], orduan, 2002an, Guatemalan arrazakeria legezkontrakoa izan zedin epaiketa hasi zuen.[5]
2005etik 2013ra artean, Oxlajuj T’zikin, Herri indigenen mekanismoaren zuzendaria izan zen.[5]
2010ean, gatazka armatuaren testuinguruan emakumeen kontrako indarkeria sexualaren kontzientzia epaian testigantza eman zuen. Rios Montten kontrako epaiketaren testuinguarn hainbat artikulu idatzi zituen, eta horregatik, bere bizitzaren kontrako mehatxuak jaso zituen.[4] 2016an ere, testigantza eman zuen Sepur Zarco epaian, 1960 eta 1996ko gatazka armatuan esklabotza eta indarkeria sexuala jaso zuren emakume mayen alde.[5]
Nazio Batuen Erakundearen zenbait agentziarekin kontseilari gisa aritu izan da, hala nola, UNICEF, UNWOMEN eta OACNUDH, beti ere, arrazakaria eta herri indigenen arloan.[5]
2017an, 500 años izeneko dokumentalean parte hartu zuen, protagonistetako bat izanik.[6]
La justicia nunca estuvo de nuestro lado. Peritaje cultural sobre conflicto armado y violencia sexual en el caso de Sepur Zarco, Guatemala (Hegoa Institutua, 2019)[5]
Lunas y Calendarios, colección poesía guatemalteca (Editorial Cultura, 2018)[9]
Pueblos indígenas, estado y lucha por tierra en Guatemala: Estrategias de sobrevivencia y negociación ante la desigualdad globalizada (AVANCSO, 2008)[10]
La pequeña burguesía indígena comercial de Guatemala: Desigualdades de clase, raza y género (SERJUS eta AVANCSO, 2002)[11]
Sariak eta Aitorpenak
2015ean Asociación de Estudios Latinoamericanos-eko (LASA) Ertamerikako taldeak mahai bat eskaini zion bere lan akademikoari eta herri indigenei eskainitako babes politikoari.[3]
2016an Tinker Visiting Professor, Instituto de Estudios Latinoamericanos Teresa Lozano Long-en (Texaseko Unibertsitatea, Austin)[3]
2017an Mellon Visiting Professor, Centro de Estudios Latino Americanos y del Caribe (Duke-ko Unibertsitatea)[3]
2017an aipamena jaso CLACSO-k Berta Cáceres-i eskainitako ikerketan.[3]
2018-2019an Craig M. Cogut Visiting Professor, Centro de Estudios Latinoamericanos y el Caribe-n (Brown-eko Unibertsitatean).[3]
2020an, LASA/OXFAM America Martin Diskin Memorial Lectureship saria jaso zuen.[12]