Irizar edo Urrutia-Espilla jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharreko Barrenkaleko 33. zenbakian dago, Egino Mallea jauregitik hurbil.
Historia
XVII. mendean hainbat urtez Espainiako Armadan jardun ostean, Ignacio Urrutia jauna eta Ana Espilla emaztea Bergarara itzuli eta antzina etxe bat zegoen leku honetan jauregia eraiki zuen.
Garrantzi historiko handiko eraikina da, bertan 1839an Maroto eta Espartero jeneralek Lehen Karlistaldiari amaiera eman zion Bergarako Ituna sinatu baitzuten.
Gaur egun eraikinean Udal bulegoak daude, beraz, kanpotik soilik bisitatu daiteke.
Eraikina
Lorategi batek inguratzen duen eraikin xumea da, apaindura gutxikoa. Halere, dituen apaindura gutxien artean izkinako armarria eta balkoietako burdin forjatuzko lanak daude.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
Ikus gainera
Kanpo estekak