Irene Villa

Irene Villa

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrene Villa González
JaiotzaMadril1978ko azaroaren 21a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Juan Pablo Lauro (en) Itzuli  (2011ko ekainaren 4a -  2018)
David Serrato (en) Itzuli  (2024ko irailaren 21a -
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Europarra
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eskrimalaria eta idazlea
Jasotako sariak

irenevilla.org
Twitter: _IreneVilla_ Edit the value on Wikidata

Irene Villa González (Madril, 1978ko azaroaren 21a) madrildar kazetaria, idazlea eta psikologoa da, Hizlari aritzen da prentsa idatzian zein irratian. Alpetar eski egokituko eta esgrima kirolaria ere bada. Hamabi urte zituela, ETAren atentatu larri bat jasan zuen amarekin batera. Bonba baten eztandaren ondorioz, bi hankak eta ezkerreko eskuko hiru hatz galdu zituen. 2007ra arte Madrilen Terrorismoaren Biktimen Elkartearen ordezkaria izan zen.[1]

Bizitza

Familia

Gurasoak Maria Jesus González Poliziaren Zuzendaritza Nagusiko funtzionarioaren eta Luis Alfonso Villa taxilaria izan ziren. 1991ko urriaren 17an, hamabi urte zituela, ETA talde terroristaren atentatu larri bat jasan zuen bonba-auto batekin Madrilgo Aluche auzoko Camarena kalean, ikastetxerako bidean. Bere amarekin zihoan ibilgailuan itsatsitako bonba batek eztanda egin zuenean. Atentatu horretan, Irenek hankak eta esku bateko hiru hatz galdu zituen. Amak hanka bat eta beso bat galdu zituen.[2]

Polizia iturrien arabera, ETAk Los Carmenes barrutiko komisarian lan egiten zuen polizia inspektore baten heriotza eragin nahi zuen, Irene Villaren amarekin lotura sentimentala zuena.[3] Egun horretan bertan, ordubete lehenago, ETAk Francisco Carballar Lurreko Armadako tenientea hil zuen beste bonba lapa batekin; arratsaldean, Rafael Villalobos Infanteriako komandantea larri zauritu zuen. Jose Javier Arizkuren Ruiz, Kantauri, eta Soledad Iparraguirre, Anboto etakideei leporatzen diete Irene Villak eta haren amak jasandako atentatua.[4]

Ikasketak

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Europarrean, eta Psikologia eta Humanitate ikasketak ere baditu.[5]

Ibilbidea

2004an "Saber que se puede" liburua idatzi zuen,[6] eta bertan bere esperientzia eta hausnarketak islatu zituen. Prentsako zutabegilea da eta hainbat irratitan kolaboratzen du. Juan Pablo Colmenarejok zuzendu eta aurkezten duen COPE kateko La Linterna saioko esataria da. 2012an Urrezko Antena irabazi zuen 13tv telebista katean egindako lanarengatik.[7]

ETArekin edozein negoziazio egitearen eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak duela urte batzuk hasitako prozesuaren kontra agertu zen behin baino gehiagotan.[8]

Kirolari

Irene Villa alpetar eskiatzaile paralinpikoa da, LW12-2 gisa sailkatua, eta También Fundazioko kidea da, jatorrizko zortzi kideetako bat izanik.[9][10] Eski alpino egokituan aritu zen emakumezkoen lehen taldea izan zen Espainian.[11] Talde horretako kide gisa, Teresa Silva, Esther Peris, Mariluz del Rio, Sandra Cavallé, Nathalie Carpanedo eta Alberto Avilarekin entrenatzen du.[10] Villak hainbat urre irabazi ditu Espainia mailan lehiatuz, eta 2011n Espainiako Kopako txapeldun bilakatu zen aulkiko modalitatean.[12][13] 2013ko martxoan Espainiako eslalom txapeldun eta Espainiako txapeldunordea bihurtu zen super erraldoi eta eslalon erraldoian.[14]

Palmaresa

  • 2006. urtean, lehen aldiz parte hartu zuen kirol egokituko Txapelketa Nazional batzuetan, Asturiasen jokatutako eskrima egokitukoetan, hain zuzen ere. Txapeldunorde titulua lortu zuen ezpatan.[15]
  • 2007az geroztik, También izeneko fundazioaren alpetar eski egokituko lehiaketa-taldea osatu zuen.
  • 2010ean bi urre lortu zituen Kataluniako Txapelketan (Erraldoia eta Slaloma). 2013an zilarra Erraldoian eta urrea Slalomean, Kataluniako Txapelketan, Port Ainén.[15]
  • 2013an Zilarra Erraldoian eta urrea lortu zituen Slalomean Cerler ren egin ziren Espainiako Txapelketetan.[16]
  • 2014an Urrea Slalomean eta zilarra Erraldoian irabazi zituen Andorran egin ziren Espainiako Txapelketetan.[17]

Argitaratutako liburuak

Bizitza pertsonala

Irene 2011ko ekainaren 4an ezkondu zen Juan Pablo Laurorekin, Madrilgo San Frantzisko Handiaren Errege Basilikan, eta hiru seme dituzte: Carlos Andres, 2012ko uztailaren 7an jaioa; Pablo Gael, 2015eko apirilaren 21ean jaioa; eta hirugarren semea, Eric Adriano, 2016ko abuztuaren 31n jaioa.[22] Irene Villak eta Juan Pablo Laurok 2018ko abenduan banandu ziren.

Sariak eta aintzatespenak

Besteak beste, sari hauek jaso ditu:

  • 1991: Rotary Club Madrid-Puerta de Hierro-ren Eredu Saria.[23]
  • 1992: Children of Europe saria Lady Diren eskutik jaso zuena Londresen.[24]
  • 1992: Asturiasko Printzearen Konkordia-sarirako izendatu zuten.
  • 1998: Washingtongo Victoria Sarietarako, ANDE Domina.
  • 2000: Zilarrezko Garbantzoa bere ausardiarengatik eta kemenarengatik.
  • 2001: Joya de Madrid bakearen eta bizikidetzaren adibide gisa.
  • 2002: San Pablo Eskola Nazionalaren Hezkuntza Baloreen Saria.
  • 2007: Isabel Ferrer Saria.
  • Zilarrezko Mikrofonoa Saber que se puede liburuarengatik.
  • Merezimendu Humanitariorako Gurutze Handia.
  • 2008an Elkarbizitzarako Miguel Ángel Blanco Fundazioaren Saria.
  • Madrilgo Erkidegoko Emakume Konprometituen Saria.
  • Ekialdeko Andaluziako Psikologoen Elkargoko Sari Ilustrea. Bere psikologia positiboaren zabalkundea.
  • Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Behatokiak emandako Ausardia Zibiko Saria.
  • 2012: Urrezko Antena.
  • Irene Villa Fundazioaren Starlite Saria.
  • Ciudad de la Raqueta sari berezia.
  • 2016: Publifestival Ohorezko Saria bere ibilbide sozialarengatik. [15]
  • 2013 – 2016: Espainiako eragin handieneko Top 100 zerrendako Emakume Liderretako bat izan zen.[25]
  • 2018an, Santo Angel polizia elkartearen urrezko domina eman zioten.[26]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Quien soy - Descubre el inicio de mi historia - Irene Villa» irenevilla.org 2022-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  2. El Español
  3. El atentado en el que sufrieron heridas una mujer y su hija iba dirigido contra un inspector de policía Hemeroteca diario El País (20 de octubre de 1991)
  4. [Esteka hautsia], artículo de EFE en la web de Yahoo! Noticias, 7 de noviembre de 2006.
  5. «Vida» Irene Villa.
  6. (Gaztelaniaz) «Saber que se puede - Irene Villa» irenevilla.org 2022-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  7. Anne Igartiburu, Irene Villa y Nuria Roca premiadas por su trabajo en televisión Mujer de Élite. 29-10-2012. Consultado el 21-3-2013.
  8. «No quiero ni un muerto más, pero quiero Justicia», entrevista a Irene Villa en el diario El Mundo, 13 de febrero de 2006.
  9. [Esteka hautsia]
  10. a b Irene Villa vuelve a la competición con el Equipo de Esquí alpino adaptado de la Fundación También - Esquí - Esto es DxT. España: Estoesdxt.es 17 de enero de 2013.
  11. Ocho mujeres forman el primer equipo femenino de esquí alpino adaptado | Solidaridad. España: elmundo.es 20 de enero de 2009.
  12. Irene Villa logra dos oros en al campeonato de Catalunya de Esquí Alpino Adaptado Kitaro. Nevasport. 25-1-2010. Consultado el 21-3-2013.
  13. Broche de oro para el equipo de esquí de la Fundación También. Kitaro. Nevasport. 16-4-2011. Consultado el 21-3-2013.
  14. Dos oros y una plata para Nathalie Carpanedo, dos platas y un oro para Irene Villa, tres platas para Alberto Ávila y dos bronces para Mariluz del Río EstoesDxT. 21-3-2013. Consultado el 23-3-2013.
  15. a b c Irene Villa. .
  16. Perdió las piernas en ataque terrorista, pero la fe y el deporte le devolvieron esperanza. 20 de mayo de 2015.
  17. Irene Villa, campeona de España de esquí alpino adaptado en la modalidad de slalom Ver más en: http://www.20minutos.es/deportes/noticia/irene-villa-campeona-espana-esqui-alpino-adaptado-2102955/0/#xtor=AD-15&xts=467263. 2 de abril de 2014.
  18. Planeta de Libros. .
  19. Planeta de Libros. .
  20. Planeta de Libros. .
  21. Planeta de Libros. .
  22. Vanitatis
  23. Irene Villa. .
  24. La Princesa Diana entregará hoy a Irene Villa el premio Niños de Europa. ABC 4 de marzo de 1992.
  25. Ellas son las 100 mujeres más influyentes de España (Infografía). 18 de junio de 2015.
  26. [1]

Kanpo estekak