Irene Vallejo Moreu (Zaragoza, 1979) espainiar filologoa eta idazlea da.[1]. Beste sari batzuen artean, 2020ko Espainiako Saiakera Sari Nazionala jaso zuen, El infinito en un junco (Infinitua ihi batean) liburuagatik.[2]
Ibilbidea
Filologia Klasikoan doktorea da Zaragoza eta Florentziako unibertsitateetan.[1] Haren lana egile klasikoen ikerketan eta hedapenean oinarritzen da: esate baterako, Heraldo de Aragón egunkarian parte hartzen du, antzinako eta gaur egungo irakaspenak batera aurkeztua. Lan horren ondorioz, bere asteroko zutabeen bi bilduma liburu argitaratu ditu, El pasado que te espera eta Alguien habló de nosotros.[3]
Lan hori bere literatur jardueran uztartzen du. 2011n lehen eleberria argitaratu zuen, La luz sepultada suspense istorioa.[4]Haren bigarren eleberriak, Contraseña argitaletxeak argitaratutako El silbido del arquero izenekoak, garai mitikoetan kokatutako abentura eta maitasun istorioa aurkezten du, beti ere egungo gatazkak gogora ekarriz.[5] Haur eta gazte literatura ere landu ditu José Luis Canok ilustratutako El inventor de viajes lanarekin eta Lina Vila margolariaren laguntzaz argitaratutako La leyenda de las mareas mansas kondairarekin. [6]El mal invisible kontaketa Hablarán de nosotras (2016) narratzaile aragoiarren antologian azaltzen da.
2020an, Saiakera Sari Nazionala eman zioten, El infinito en un junco liburuagatik. 1975ean sortu zenetik, sari hori jaso duen bosgarren emakumea da (lehena Celia Amorós filosofoa izan zen, 2006an). [7][8]
Lanak
- Terminología libraria y crítico-literaria en Marcial (2008)
- El pasado que te espera (2010)
- La luz sepultada (2011)
- El inventor de viajes (2014)
- La leyenda de las mareas mansas (2015)
- El silbido del arquero (2015)
- Alguien habló de nosotros (2017)
- La mañana descalza (2018), Inés Ramónekin batera
- Infinitua ihi batean (2019): (El infinito en un junco). Fernando Rey Escaleraren euskaratuta.
- El futuro recordado (2020)
- Irakurketaren aldeko manifestua (Manifiesto por la lectura) (2020), Fernando Rey Escalerak euskaratuta.[9]
- Los sueños de mis fantasmas (2021)
- El infinito en un junco-ren adaptazio grafikoa (2023)[10]
- La leyenda de las mareas mansas (2023)[10] [11]
Sariak
- Los Nuevos de Alfaguara (1997) Bosgarren Literatur Lehiaketa
- Búho '97 Saria Urteko Aragoiarrentzat
- Sociedad de Estudios Clásicos Saria Ikerketa Lanik onenarentzat (2005)
- Novela Histórica Ciudad de Zaragoza Nazioarteko Sariaren Epaimahaiaren Arreta Berezia (2012)
- Sabina de Plata Saria (2017)
- Ojo Crítico Narratiba Saria (2019)[12]
- Los Libreros Recomiendan Saria (2020), ez fikziozko kategorian, El infinito en un junco lanarengatik.
- Espainiako Saiakera Sari Nazionala (2020), El infinito en un junco lanarengatik.
- Jose Antonio Labordeta (2020) Literatur Saria
Erreferentziak
Kanpo estekak