Irene Sánchez-Escribano Figueroa, (Toledo, 1992ko abuztuaren 25) lasterkari espainiarra da, oztopo lasterketatan eta krosean espezializatua. Munduko eta Europako hainbat txapelketatan hartu du parte[1].
Ibilbidea
San Ildefonsoko Atletismo Elkartean hasi zen 9 urte zituela. Batxilergoa egin ondoren Medikuntza ikasketak egitera Madrilera joan zen eta Errendimendu altuko Zentroan sartu zen Antonio Serranoren agindutara lan egiteko. 2014an 3.000 metroko oztopo lasterketan egin zuen debuta eta kategoriarik gustukoena zuela ikusi zuen. Sei aldiz izan da Espainiako txapelduna[1]. 2022an Txapelketa Iberoamerikarra irabazi zuen.
Negu partean krosak egiten ditu eta 2020an eta 2021ean Espainiako txapelduna izan zen. Aurrez 2019an Donostiako Nazioarteko Krosa irabazi zuen[2].
Palmaresa
- 3.000 m oztopoak:
- Espainiako txapeldun (6): 2015, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021[1]
- Txapelketa iberoamerikarra (0): bigarren 2022an
- krosa:
Markak
Outdoor[3]
- 800 m – 2:11.06 (Castellón 2012)
- 1500 m – 4:24.66 (Mataró 2012)
- 3000 m – 9:19.88 (Iruñea 2017)
- 10 km – 34:04 (Madril 2016)
- 2000 m oztopoak – 6:51.20 (Madril 2015)
- 3000 m oztopoak – 9:27.53 (Birmingham 2019)
Indoor
- 1500 m – 4:24.63 (Madril 2017)
- 3000 m – 9:13.82 (Valencia 2017)
Erreferentziak