Irbe itsasartea (estonieraz: Kura kurk; letonieraz: Irbes jūras šaurums), Irben itsasartea ere deitua, Rigako golkoaren Itsaso Baltikorako irteera eratzen duen itsasartea da. Estoniako Saaremaa uharteko hegoaldeko muturrean dagoen Sõrve penintsula eta Letoniako Kurlandia penintsularen artean dago. 27 kilometroko zabalera du punturik estuenean. Nabigazio kanala, dragatua dago bere hegoaldeko ibarrean, ontzi luzeagoak pasa daitezen.
Kanpo estekak