Irawadi[1] (birmanieraz: ဧရာဝတီမ္ရစ္) Myanmarreko ibai nagusia da, herrialdea ipar-hego norabidean zeharkatzen duena. 2.170 kilometro luze da, eta arroak 411.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Ontziz ibil daiteke bere biderik gehienean.
Izena
Irawadi izena sanskritozko Iravati izenetik letorke, Indiako mitologiaren jainkosa txikiena, edo haren seme Airavataren, Indra (mitologia)Indraren elefantearen, izenetik.
Geografia
Myanmarko iparraldeko Katxin estatuan du hasiera, Myitkyinatik gertu, Mali eta N'Mai ibaien bilgunean. Mali eta N'Mai hegoaldeko Himalaiatik datoz. Gero iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Myanmar, eta Andamango itsasora isurtzen da, delta handi bat osatuz.
Ibai nabigagarria da; izan ere, kolonia garaian, "Mandalayerako bideaz" ezizenez ezaguna zen. Gaur egun, ontziek 1.600 kilometroko bidea egin dezakete ozeanotik barnealderantz.
Ibaiadarrak
Hona hemen Irawadiren ibaiadar nagusiak, iparraldetik hegoalderantz:
Hiri nagusiak
Hidrometria
Irawadiren batez besteko emariak (m³/s), Sagaingen neurtuak
15 urtetako datuak
Erreferentziak
Kanpo estekak