Matematikan, multzoan definitutako erlazio bitarrairagankorra da; hiru elementu desberdin hartuta, lehena bigarrenarekin erlazionatuta badago eta bigarrena hirugarrenarekin erlazionatuta badago, orduan lehenengoa ere hirugarrenarekin erlazionatuta dago. Beste hitzetan:
A multzoa eta R erlazioa emanda, erlazio hori iragankorra da baldin a R b eta b R c orduan a R c ere betetzen bada.
Hori gertatzekotan, esaten dugu -k iragate-propietatea edo iragankortasuna betetzen duela.
Adibideak
zenbaki arrunten multzoan "txikiago edo berdin" erlazioa iragankorra da:
Adibidez:
Orokorrean, (txikiago, handiago, berdin, txikiago edo berdin, handiago edo berdin) ordena-erlazioak iragankorrak dira.
zenbaki arrunten multzoan "zatitzen du" erlazioa iragankorra da:
Adibidez: 3|12 (3ak zatitzen du 12a) eta 12|48 (12ak zatitzen du 48a), iragankortasunagatik 3|48 (3ak zatitzen du 48a).
Adierazpidea
Biz multzoan definitutako iragate-erlazioa, orduan -ren adierazpidea desberdina da, erlazio bitarra adierazteko moduaren arabera.