Irabiagailu magnetikoakimikako laborategietan likidoak irabiatzeko usatzen den tresna eramangarria da. Irabiagailuak bi zati izaten ditu. Batetik, likidoaren barruan doan barra magnetiko txikia dago (irabiatze-barra deritzona) osatuta dago, normalean, plastikozko geruza batez (eskuarki, tefloia) Bestetik, plaka bat dago eta horren azpian iman birakari bat edo elektroiman batzuk egoten dira, zirkulu-forman jarrita, eremu magnetiko birakari bat sortzeko.
Askotan, plaka horrek erresistentzia elektrikoak izaten dituzte, likidoak berotzeko behar den beroa emateko heburuarekin. Kasu horretan irabiagailu magnetikoa duen plaka berotzailea izango genuke.
Abantailak eta desabantailak
Irabiagailu magnetikoak engranaje-mekanismoak dituztenak baino hobeak dira, isilagoak eta eraginkorragoak direlako eta ez dutelako hausteko edo higatzeko moduko zati higigarririk . Txikia denez, irabiatzeko barra errazago garbitzen eta esterilizatzen da beste irabiagailu batzuk baino.
Irabiagailu magnetikoak ere baditu bere desabantailak. Horrela, irabiatze-barraren dimentsio mugatuek esan nahi dute laborategi mailako esperimentuetarako bakarrik erabil daitekeela (eskala txikian edo analisi kimikoetan). Gainera, likido likatsuak edo esekidura lodiak oso zailak dira gailu honen bidez irabiatzen, nahiz eta iman bereziak dituzten zenbait modelok helburu hori lortzen duten.