Ipuin batean bezala

Ipuni batean bezala
Datuak
Idazlea (2002)
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak272
ISBN978-84-8331-918-5

Ipuin batean bezala Joan Mari Irigoien donostiar idazleak 2002 urtean plazaratutako eleberria da. Sara Huarte altzatar gaztearen bizitzaren kontakizunetik abiatzen da eleberria: eskola frankistan hezia, Sergio andaluziarrarekin maitemindu eta Alpujarrara joango da berarekin han hippie bizimodua egiteko. Sergiok Sara utzi eta hau Emmanuelekin elkartu eta berarekin heroinan jausi eta HIESak kutsatuta suertatuko da. Altzara itzulita, Ander Olaso medikua ezagutu eta haren laguntzaz adikzioa gaindituko du. Anderrekin alaba bat ere izango du, baina denbora batera Sara hilko da eta ondoren baita haurra ere.

Pertsonaiak estilizatuegiak eta istorio idilikoa izateagatik, kritika onak jaso ez zituen arren[1], ikasle gazteentzako irakurketa-gai proposatu izan da.

Erreferentziak

  1. «Ipuin batean bezala: kritikak» kritiken hemeroteka.

Kanpo estekak