Ion Areitio Agirre (Hondarribia, 1992ko azaroaren 27a) gipuzkoar txirrindularia da, trial modalitatean aditua.[1] 2016an brontzezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan eta, aurretik, beste domina bi zituen Europakoan.