Internet Egunamaiatzaren 17an zenbait herrialdetan ospatzen den ekitaldia da.[1] Interneten Eguna 2005eko urriaren 25ean ospatu zen lehen aldiz, Internet Erabiltzaileen Elkarteak bultzatuta. Bere proposamenari jarraiki, 2005eko azaroan ,Tunisen burutu zen Informazioaren Gizartearen Goi Bilerak erabaki zuen NBEri proposatzea planeta osorako ospakizun gisa. NBEk maiatzaren 17an finkatzea adostu zuen, Telekomunikazioei eskainitako egunari Informazioaren Gizartearen Mundu Eguna gehituz. [2],2006ko martxoan, Batzar Nagusiak Ebazpena (A/RES/60/252) onartu zuen, maiatzaren 17a urtero Informazio Gizartearen Mundu Eguna dela aldarrikatzen zuena.
Parte hartzea
Interneten Egunaren ospakizunean edonork hartu dezake parte. Ekarpenak egiteko hainbat modu egon ohi dira. Hiri askotan egun hau ospatzeko ekitaldiak egiten dira, edozein mota eta tamainatako enpresek, administrazioek eta erakundeek antolatuta, beti ere, baldintza batzuk beteta:
Ekitaldiak Informazioaren Gizartea herritar guztiengana hurbiltzea.
Europar BatasunakSafer Internet Day ezarri zuen 2004an Internet seguruagoa eta fidagarriagoa nola egin ezagutarazi asmoz. EBko hainbat herrialdek lagundutako ekintza hau 2005ean errepikatu zen. [3]
Euskal Herrian
2016 geroztik, ospatzen da Euskal Herrian egun honetan Euskarazko Interneten eguna. [4] Lehen aldiz, Iruñean ospatu zen.[5]