Inoki ezizena bere Enok tag zaharrari zor dio, Itun Zaharreko Enoch pertsonaiarekin lotzen duena; Gainera, "ness" Bolonian "badaki" adierazteko erabiltzen zen esamoldea zen, Inoki Japoniako borrokalari ezagun baten izena zen bitartean. Faliero Ballarin aktore erromatarra zen bere aita , 1983an Amore tossico film neorrealista ospetsuan agertzen dena. [2]
Erroman jaio bazen ere Imperian hazi zen, eta gero Boloniara joan zen bizitzera. Hip hop kulturan barneratzen hasi zen lehenik grafiti mundura eta ostera rap musikara, Assalti Frontali taldearen entzunez besteak beste. Bolognan Gianni KG break dance dantzari eta rap abeslaria eta Paniko grafiti egileak ezagutu zituen. Haiekin batera Porzione Massiccia Crew (PMC) osatzen du, artista ugari biltzen zituen Bologniako hip hop kolektibo historikoa.
1996an Joe Cassano rap abeslaria ezagutu zuen, eta harekin Flick Flack Mobb sortu zuen. Handik denbora gutxira Turineko The NextOne DJ eta break dantzariaren Next Level Enternainment kolektiboan sartzen da . 1998an Fritz da Cat- en Novecinquanta diskoan zegoen Giorno e notte abestian parte hartu zuen; abesti hau Cassanoren hil osteko Dio lodato diskoan ere sartzen da. Urte berean Porzione Massiccia Crew taldearen Demolizione 1mixtapea ere kaleratu zen. Garai berean, Inokik hainbat kolaborazio egin zituen Italiako eskola zaharreko artista garrantzitsu batzuekin, hala nola Zippo (Vicchio), DJ Skizo eta Camelz Finezza Click.
5. Dan
2001ean estudioko lehen diskoa kaleratu zuen, 5º Dan izenekoa, autoekoiztua eta Inokines ezizenarekin, eta ondoren PMC bigarren mixtape-a, Demolition 2 (2002).
2003 / 2004an (eta 2006ko azken ediziora arte) Inoki 2theBeat antolatzeaz arduratu zen, Bologniako Link aretoan egiten zen eta italiar estatuko artistak biltzen zituena "freestyle" borroka ekitaldi entzutetxua.
Urte berean Tekno Mobil Squad kolektiboarekin lankidetzan aritu zen, Lou Chanorekin batera (DJ eta Truce Klan kolektibo erromatarreko ekoizlea) lehen tekno-rap nahasketa sortuaz. Eurekin festa askotan parte hartu zuen eta bi abesti grabatu zituzten (horietako bat Fuori vena filmaren soinu banda).
2004an Porzione Massiccia Crew-ek Club Dogo-rekin kolaboratu zuen PMC VS Club Dogo -The Official Mixtape diska eginaz. Urte berean, Inokik Italiako RAI telebistako Hip Hop Generation saioan aurkezle gisa parte hartu zuen eta L'ispettore Coliandro telesailean agertu zen.
Fabiano detto Inoki eta Nobiltà di strada
2005ean Fabiano detto Inoki, bakarkako bigarren diskoa atera zuen, 2003 eta 2004 artean grabatutako abestiak biltzen dituena. Diskoa Relief Records zigilupean atera zen eta rap eszenako ordezkari garrantzitsuen partaidetza izan zuen: ekoizpena Shabloren , DJ Shocca eta Don Joe-ren esku izan zen, Club Dogo-ren eskuartzearekin. Inokiren heltze artistikoa markatzen duen lana izan zen. Gai sozialak eta pieza autobiografikoak ditu diskak, beti ere bere aztarna estilistikoa mantenduz. [3]
Hilabete batzuk geroago, urte amaieran, Shablorekin batera The Newkingztape Vol. 1 kaleratu zuen, beste artista askoren partaidetzaz beteriko 29 abestidun mixtape bat. Kolaborazioak garai hartako Italiako rap eszenako ordezkari nagusiei ( Gué Pequeno, Co'Sang, Bassi Maestro, One Mic eta beste hainbat) eta nazioarteko zenbait gonbidaturi ( Group Home talde historiko amerikarraren Lil'Dap, Afrob alemaniarra eta Frantziako Tandem). [4]
2006ko urrian Warner Music Italy-rekin sinatuko zuela iragarri zen. [5] Handik gutxira, Sentimento reciproco singlearen behin-behineko bertsioa sarean hedatzen hasten da Inokik jakin gabe. Handik urte batzuetara, diskoaren salmentan igotze aldera disketxearen marketin mugimendu bat besterik ez zela izan adierazi zuen. [2]
2007ko otsailean hirugarren diskoa kaleratu zuen Nobiltà di strada , arrakasta nazionala izan zena, besteak beste MTV telebistaren laguntzari esker ere, "2007ko MTV-ren apostua" bezala izendatu baizuen. Diskoak G Max, il Turco, Mic Meskin eta Tek Money-en kolaborazioak zituen, ekoizpenak DJ Skizo, Bassi Maestro, Lou Chano, Bonnot, Big Aim & Yaky-ren esku egon ziren bitartean. [6] Lehen singlea Sentimento reciproco izan zen, eta bigarrena Il mio paese se ne frega, zaleen eta kritiken erantzun ona jaso zutenak.
2007an Radiocittà Fujikoko irrati katean Street Kingz izeneko underground irratsaio bat sortzen ere ikusi zuen.
Undergroundera itzulera eta Rap Pirata
2008an Inokik Warnerrekin zuen kontratua amaitu eta autoekoizpenera itzultzen da, disko-industriaren mundua eta mainstreamean jarraitzea aukeratu duten raperoak gogor kritikatuz. 2009an lehia indartsu bat hasi zuen Vacca izeneko rap kantariarekin, Myspace sare sozialaren bitartez elkarri kritika gogorrak eginez. [7]
2010ean Salentoko Mad Dopa rap kantariarekin egindako Pugni in faccia mixtapea argitaratu zuen, doan deskargatzeko aukera emanez. Hurrengo urtean Assalti Frontali taldeko Profondo rosso diskoan parte hartu zuen (beraien biran ere ibili zen). Gainera berak sortutako Rap Pirata diskoetxe independentearekin argitaratutako Flusso di Conscience mixtapea kaleratu zuen. [8][9]
2012ko urtarrila 26ean aurkako dissing bat argitaratu zuen aurreko urtetan berarekin kolaboratu zuen Club Dogo-ko Gué Pequenoren aurka, bere burua diskoetxe nagusien menpera saldu izana salatuz. [10] Urtetan zehar hainbat tirabira ere izan ditu beste hainbat raperoekin, batez ere Salmo, [11] Marracash, [12] eta Fedez-ekin . [13]
2012ko uztailaren 31n Inokik L'antidoto izeneko disko berria udazkenean argitaratuko zuela azaldu zuen eta Siamo uno abestia argitaratu zuen Youtuben . [14] 2012ko azaroaren 9an bideoa ere egin zen L'antidoto singlea kaleratu zen eta Cosa ci aspetta singlea baita ere. [15] Azkenean, diskoa 2014ko otsailean kaleratu zen, [16] ia bi urte itxaron ondoren. Lanak hainbat artistarekin egindako kolaborazio ugari ditu: Assalti Frontali, Dead Prez taldeko M1 rapero estatu batuarra, Tino Tracanna saxofonista, Awa Mirone eta Giulia Spallino abeslariak eta Nunzio Streetchild rapera. [17] Soinu nahiko esperimentala duen diskoa da, eta letrek kritika gogorra adierazten dute Italiako gizartearen arinkeria eta kontsumismoari, eta hip hop garaikidearen konpromezu faltari. [18]
2016ko abenduaren 25ean Basso Profilo- The Mixtape, autoekoitzitako nahasketa kaleratu zuen [19], 2017ko otsailaren 20an Basso Profilo abestiaren bideoa kaleratu zen, eta ondorengo hilabeteetan It's War eta We Goin 'On . Urte berean Inoki berak eta Mad Dopak osatutako Call2Play taldearen diskaren kaleratzea iragartzen da, Fabio Mustaren ekoizpenaz eta Caparezzaren gainbegiratzea artistiko izango dituena. Lehenengo singlea Fallo tu izenekoa, Caparezarekin elkarlanean sortu zen eta ekainaren 6an kaleratu zen YouTuben . [20]
2018ko urtarrilean Vacca rap abeslariaren Don diskoko Blood a Blood abestian hartu zuen parte, berarekin zituen tirabirak amaitzutak emanez. Urte bereko azaroak L'Elfo rap abeslariaren Gipsy Prince diskoko Capo abestian parte hartu zuen.
Diskoetxe handi batera itzulera
2020ko martxoaren 13an Inokik grabazio kontratua sinatu zuen Sony Music-en filiala den Asian Music-ekin, eta horrela zigilu garrantzitsu batera itzuli zen. Aldi berean, Trema singlea argitaratuko zuela iragarri zuen, estudioko bosgarren diskoa aurreikustea helburu zuena. [21][22]
Diskografia
Bakarlari gisa
Estudioko albumak
2001 - 5º Dan
2005 - Fabiano detto Inoki
2007 - Nobilità di strada
2014 - L'antidoto
Mixtape
2006 - The Newkingztape Vol.1
2008 - Street Kingz Vol.1
2008 - Street Kingz Vol.2
2010 - Pugni in faccia (Mad Doparekin)
2011 - Flusso di concienza
2016 - Basso profilo - The Mixtape
Singleak
2007 – Sentimento reciproco
2007 – Il mio Paese se ne frega
2012 – L'antidoto
2020 – Trema
2020 – Nomade
Porzione Massiccia Crew-rekin
1998 – Demolizione 1
2002 – Demolizione 2
2004 – PMC VS Club Dogo - The Official Mixtape ( Dogo Gang-rekin)