Ingurumen-mugimendua

Airearen kutsadura-mailak gora egin zuen Industria Iraultzaren garaian, eta, horren ondorioz, lehen ingurumen-lege modernoak onartu ziren XIX. mendearen erdialdean.

Ingurumen-mugimendua (batzuetan mugimendu ekologista deitzen zaio), kontserbazioa eta politika berdea ere barne, ingurumen-arazoak jorratzeko mugimendu filosofiko, sozial eta politiko anitza da. Ekologistek baliabideen kudeaketa justu eta iraunkorra eta ingurumena zaintzea defendatzen dute, politika publikoetan eta norbanakoen jokabideen aldaketaren bidez. Gizateria ekosistemetako partaide (ez etsaia) gisa aitortzean, mugimendua ekologian, osasunean eta giza eskubideetan oinarritzen da.

Mugimendu ekologista nazioarteko mugimendua da, hainbat erakundek ordezkatuta, enpresetatik hasi eta herrietaraino, eta aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Kide ugari, sinesmen anitzak eta sendoak direla eta, tarteka izaera espekulatiboa dela eta, mugimendu ekologista ez du beti bat egiten bere helburuetan. Mugimenduak ikuspegi zehatzagoa duten beste mugimendu batzuk ere biltzen ditu, hala nola, mugimendu klimatikoa. Bere zabalenean, mugimenduak herritar pribatuak, profesionalak, erlijiozaleak, politikariak, zientzialariak, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta defendatzaile indibidualak hartzen ditu barne.

Erreferentziak

Kanpo estekak