Industria kimikoa Euskal Herrianindustrializazioa hasi zenetik sortutako sektore bat da. Kutsadura handia sortu du historian zehar, baina beste industria askoren oinarrian ere egon da.
Bizkaiko lehen enpresa kimikoa Galdakaon sortu zen Sociedad Anónima Española de la Pólvora Dinamita izan zen, 1872an[1], Alfred Nobelen baimenarekin eta Bizkaiko meatzaritzari lotuta. Industria kimikoa ez zen, hala ere, gehiegi garatu lehen urteetan, baina "La Dinamitak" bere negozioak hedatzen jakin izan zuen[1]. 1885ean Pirotécnica Astondoa sortu zen, bolbora egiteko helburuarekin. 1903an Sociedad General de Industria y Comercio sortu zen Bilbon, amonio sulfatoaren ekoizleentzat, horixe baitzen Espainiako nekazariek eskatzen zuten ongarriaren osagai nagusia[2]. 1913anL'Èglise et Cie. sortu zen, beranduago "Maderas y Alquitranes" deituko zena, bikea eta galipota egiten zuena Bizkaiko Labe Garaietatik zetorren lehengaiarekin. 1950eko hamarkadara arte ez zen finkatu Bizkaian Dow Chemical enpresa garrantzitsua, azido sulfurikoapiritatik lortzen zuen fabrika. Bere soberakinak burdinan aberatsa zen minerala zen, Labe Garaiek erosten zutena[1]. 1940ean Sefanitro ireki zen Lutxanan, hau ere Labe Garaien eta Bizkaiko burgesiaren babesarekin.