2018.urtean abiarazi zuen SPRIk, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak INDEUS, Energiaren Euskal Erakundea eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza bidelagun hartuta.
Euskal Autonomia Erkidegoko industria alorrean badira lan- eta zerbitzu-hizkuntza euskara izatea erabaki duten enpresak eta erabaki honek ondorio askotarikoak izan ditu enpresen kudeaketari dagokionean, besteak beste produktuak eta zerbitzuak euskaraz ematen dituzten hornitzaileak aurkitzeko zailtasuna, enpresaren lehiakortasunean eragina izan dezakeena.
SPRIren misioa “Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea...” izanik, enpreson lehiakortasun maila hobetzea helburu hartuta sortu zan INDEUS.
Helburuak eta bideak
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek.
Hori lortzeko bideak:
Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.
Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna emateko bideak aztertzea.
Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea.
Euskara txertatuta duten enpresak gainerakoontzat eredu izatea.
Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.
Egitura
Batzorde eragilea
Batzorde Eragilearen ardura da traktore-lanak egitea eta egitasmoa koordinatzea. Horretaz gain, beste erakunde batzuekiko harremanak ere bideratzen dira bertatik. Zehazki, hauek dira Batzordearen zereginak:
Egitasmoa koordinatzea. Komunikazio-plana lantzea eta garatzea.
Lantaldeen segimendua egitea eta bertatik heltzen diren proposamenak aztertzea eta bideragarriak diren erabakitzea.
Enpresa eta erakundeekin egin beharreko harremanetan, bideak erraztea.
Egitasmoaren segimendua eta ebaluazioa egitea.
Neurri zuzentzaileak proposatzea.
Lantaldea - INGURU DIGITALA
Laguntza programak: erakunde publikoek garatzen dituzten laguntza programetan hizkuntzaren kudeaketak duen presentzia.
Prestakuntza jardunak (ikastaroak, tailerrak, mintegiak...): mintegi, jardunaldi, ikastaro etabarrak euskaraz jasotzeko dauden zailtasunak eta aukerak.
Euskaraz lan egiteko erabiltzen diren lan-tresnak, idatziak/ahozkoak identifikatu: aktak, postak, gutunak etabar.
Euskal enpresentzat produktuak sortzen dituzten enpresen zerrenda egin eta eurekin euskararen erabilpenari buruzko diagnostikoa egin.
Berariazko diru-laguntza programa baten garapena aztertu, enpresei zuzendutako produktuak euskaraz sortu eta garatzea bultzatzeko.
Honekin batera, ekimen honetako erakunde publikoen betebeharra zein den aztertuko da eta beste erakunde batzuen partehartzea aztertu, bereziki enpresak diruz laguntzen dituztenak eta enpresekin harremanetan daudenak.
Lantaldea - ATARIKO
Euskararen kudeaketara iritsi berri diren enpresen ikuspuntua ezagutu.
Enpresa munduan hizkuntzaren kudeaketa zer den eta nola bideratzen den azaldu.
Euskara txertatzeko dituzten beharrak identifikatu.
Erakunde publikoek zertan lagun diezaieketen aztertu.
Industriaren Euskal Plataformak Batzar Orokor bat egiten du urtero, aurreko urteko balantzea egin eta urte berrirako helburuak finkatu eta lanak antolatzeko. 2020ko otsailaren 13an egin zen lehen Batzar Orokorra Hizkuntza Politikarako Sailbururuordea eta SPRI eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak buru izan zituena.
Batzar Orokorrez gain, lantaldeen bilerak dira Indeusen dinamikarik garrantzitsuena. Urtean hiruzpalau bilera egiten dituzte Inguru Digitala, Euskarazko Produktuak eta Atariko lantaldeek. Bilera praktikoak izaten dira, enpresen beharrak eta premiak identifikatu, informazioa partekatu eta egin beharrak erabakitzea da helburu nagusia. [1][2][3][4][5][6][7][8]
Honez gain, Indeuseko kide diren enpresen interesekoak diren gaien inguruko mintegi, hitzaldi eta jardunaldiak ere antolatu dira plataforma martxan jarri zenetik. Adibidez, Basque Industry, the Meeting Point kongresuaren azken edizioan, 2019an, Adimen artifiziala eta hizkuntza- teknologiak: aukerak eta erronkak mintegia egin zen BECen, UPV/EHU, Vicomtech eta Elhuyarreko adituen parte hartzearekin.
SPRI Hiztegiak 918 kontzeptu ditu gaur egun, eta kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ordainak dituzte. Hiztegian bilaketa bat egin nahi dugunean, hiru hizkuntza horietako edozeinetatik abia gaitezke.
IndeusBerri
Industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea da IndeusBerri, arlo sozioekonomikoan euskaraz sortu, landu eta garatutako ekimenak jaso eta hedatzeko helburua duena.
SPRIren web gunean argitaratzen da ia astero eta argitaratu ahala Spriren buletin orokorrean eta sare sozialen bidez zabaltzen da IndeusBerri.
Indeus gunea
Indeuseko kideen arteko harremana errazteko erreminta da Indeus gunea. Ekimenari buruzko informazio orokorra eskaintzen da gune honen atal publikoan. Guneak badu atal pribatu bat ere, Indeuseko kide direnek baino ez dute bertara sartzeko baimena. Indeusek jardunean sortutako dokumentuak, bileren aktak eta bileren egutegiaz gain, foro bat ere badago non azken berriak zabaldu eta informazioa partekatzen den.
Indeus Elkarrizketak
2022ko apirilean INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak abiarazitako ekimena da Indeus Elkarrizketak; plataformako kide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteen historia eta jarduna ezagutzearekin batera, euskararen presentzia, hizkuntzen kudeaketa eta industrian euskararen erabilera handitzeko gogoeta dira solasaldiotako gai nagusiak.
Indeus plataformako kide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteez gain, enpresa industrialentzako produktuak euskaraz garatzen dituzten enpresek ere hartu dute parte solasaldiotan. Guztira 20 egin dira.
Erreferentziak
'INDEUS ELKARRIZKETAK ekimena itzuli da bederatzi solasaldi berrirekin'[9]
"GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin"[10]
"2024an ardatz izango dituen gaiak finkatu ditu INDEUSek, Ekin eta Gislan enpresei ongietorria eman dien Batzar Orokorrean"[11]
"I+MED eta METAPOSTAk bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin" - 2023ko azaroak 24 [8]
"INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lantaldeak bildu ditu eta kide berri bati ongietorria eman" - 2023ko ekainak 26 [7]
"2023. urtean euskara industria arloan indartzeko konpromisoa berretsi eta Innobasqueri ongietorria eman dio Indeusek" - 2023ko otsailak 2 [6]
"INDEUSek Euskaraldiarekin bat egin du 200dik gora ARIGUNE eta milaka Ahobizi eta Belarriprestekin" - 2022ko azaroak 18 [12]
"INDEUSeko lantaldeek Hizkuntza teknologien ekintza plana, Lanhitz deialdia eta Euskaraldia izan dituzte ardatz nagusi" - 2022ko uztailak 7 [13]
"INDEUS Elkarrizketak, Industriaren Euskal Plataformako enpresekin egindako solasaldi sorta abiarazi du Sprik" - 2022ko apirilak 26 [14]
“INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako lantaldeek 2022ko lanei ekin diete” – 2022ko martxoak 31[1]
“INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu” – 2022ko otsailak 22[2]
“INDEUSeko lantaldeek urteko azken topaketa egin dute” – 2021eko azaroak 18[3]
“Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin” – 2021eko otsailak 25[4]
“INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak 2020rako helburuak aztertu ditu euskara industriaren arloan sustatzeko” – 2020ko otsailak 13[5]
“Industriaren Euskal Plataforma, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri” Administrazioa Euskaraz aldizkaria, 113.zenbakia. IVAP[15]
“Industriaren Euskal Plataforma, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri” Arlo soziekonomikoa euskararen biziberritzean. Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei? Euskaltzaindiaren XXIV. Jagon jardunaldia 2019ko azaroak 15 [16]
Hizkuntzen kudeaketa aro globalean: Berrikuntza gakoak euskararen biziberritzean. (Berezko Masterra EHU): Erakunde Publiko eta Pribatuen Ekimenak Arlo Sozioekonomikoa Euskalduntzeko [17]