Imanol Irigoien (Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1940ko azaroaren 5a) euskal idazle eta margolaria da.
Joan Mariren anaia eta Romanen semea. Enpresa ikasketak egin zituen Donostian (E.S.T.E, 1961-1965).
Aurretik beste margolariekin batera hainbat erakusketetan parte hartu izan zuen, eta 1981ean egin zuen bakarka lehen pintura erakusketa, Oiartzunen. Gerora ere egin ditu erakusketa batzuk, bai bakarka (Oiartzun, Altza) bai besteekin batera (Senpere). Margolana eta poesia uztartzen saiatu izan da bere poema bilduma bakarrean: Argiaren barne-distantziak (1989, Lizardi saria; 1990, Kritika saria).
Lanak
Poesia
- Argiaren barne distantziak (1989, Erein)
Erreferentziak
Kanpo estekak