Ilinti

Ilintiak hondatutako garagarra.

Ilintia zelula anitzeko onddo batzuek laboreetan (bereziki zerealetan) eta sortzen duten gaitza da. Ustilago familiako onddoak dira, teliosporo asko dituztenak, eta eragiten dutena da garian, artoan edo garagarrean, buruko alearen gainean hauts beltzazka agertzea.

Izena eta ezaugarriak

Gaixotasun ezaguna da zerealak ereiten dituzten nezkazarientzat eta aldaera desberdinak ditu hitzak euskaraz[1], horien artean ilinti, ilintxa[2] eta ikatz[3], inguruko erdaretan bezala ikatza esaten diogun gaiarekin lotuak (gazteleraz tizón, frantsesez charbon nu). Euskararen eremuaren ekialdean, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, itsu forma ere jasoa dago[4].

Patogeno hauek ekonomikoki garrantzitsu eta kaltegarriak dira, eragiten diotenean gizakientzat inportanteak diren produktuetan: artoa, garagarra, garia, oloa, azukre-kanabera eta bazka-larreak.[5] Gariaren ilintiak gariaren urdin izena ere jasotzen du (Ustilago tritici onddoak sortzen du)[6], eta artoarenari arto-ustela ere esaten zaio (Ustilago maydis‎ da kulpantea kasu honetan)[7].

Gaitza ez agertzeko trataera tradizionala, gariaren kasuan, erein aurretik "harri urdinarekin erre" edo kobre sulfatoarekin tratatzea da; gai hori uretan disolbatu ondoren, gari-haziari bainua eman, azalean lituzkeen onddoen esporak akabatzeko[8].

Erreferentziak

  1. «Ilinti - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-29).
  2. «Ilintxa - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-29).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-29).
  4. «Itsu - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-29).
  5. Bakkeren, G. and Schirawski, J. 2008. Sex in smut fungi: Structure, function and evolution of mating-type complexes. Fungal Genetics and Biology, Vol. 45 (1) S15-S21
  6. Saila, Kultur. (2011-07-18). «ustilajinal» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2021-12-29).
  7. «Arto-ustel - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-12-29).
  8. Sosola, Enrike. (2021-12-29). «"Gariaren urdina" ez etortzeko» Twitter (kontsulta data: 2021-12-29).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.