Ilia Txavtxavadze (Kvareli, Georgia, 1837ko azaroaren 8agreg./urriaren 27jul. - Tbilisi ondoan, Georgia, 1907ko irailaren 12agreg./abuztuaren 30ajul.) georgiar idazlea eta politikaria izan zen.
Biografia
XIX. mende-erdialdetik aurrera Georgiak izan zuen pizkunde-mugimenduaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Poema (1860, Kako bidelapurra; 1859, Agerpena; 1883, Eremutarra) eta eleberri (1859-1863, Gizona ote da?) ugari idatzi zuen.
Georgiako independentzia eta askatasunaren alde agertu zen beti. Iberia aldizkariaren zuzendaria izan zen. Atentatu batean hil zuten, Tbilisitik Saguramorako bidean.
Erreferentziak