Garai batean Latzen talde arrakastatsuan gitarra jotzailea izan zen, 1993 eta 1999 urteen artean. Latzen eta gero, 2002an Potemkin taldearen sortzaile izan zen. Potemkinen ziharduela, Latzenen itzulera biran ere egon zen 2007an. Potemkin 2010ean amaitzean, Lenao taldea sortu zuen. 2017an bakarkako lana plazaratu zuen, Itzalen mundua izenekoa. Bertan ahotsa, gitarra, harmonika eta pedal steel gitarra jotzen ditu eta zortzi musikariren laguntza izan zuen[1]. Bere bakarkako bigarren lana 2019an iritsi zen, Lurralde berriak.
2021ean, Hegaldiak lana kaleratu du, Zaldi Herrenak bandarekin batera ondua.[2] Horretarako bidailagun ditu Bull Biain, Joxeba Aranburu, Iñigo Ugarte eta Jimmy Irizar[3]. Urte beraren erdialdetik aurrera Keia proiektu berria sortu du Ane Arruti, Iñigo Ibarrondo eta Egoitz Olalderekin batera eta 2022an Erregaia diskoa kaleratu dute.
Hegaldiak (2021, Almehuna)[6]. Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak ondutako diskoa da.
Arnasaldiak (2023, Almehuna).[7][8] Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak ondutako diskoa da. Hain zuzen, disko hori grabatzeko prozesua bideoan jaso zuten, sorkuntza-prozesuari, beldurrari eta beste gai batzuei buruzko gogoetekin batera, eta, 2023. urtearen amaieran, Irudienean aurkeztu zuten lana. Arnasaldiak. Zuzeneko grabaketa baten kronika du izena.[9][10][11]