Ignacio Maria Lojendio Irure (Donostia, 1914ko ekainaren 16a - Sevilla, 2002ko irailaren 28a) legelari eta historialaria izan zen.
1931n Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, Sorbonan eta Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen. 1941ean katedradun izendatu zuten Sevillako Unibertsitatean. 1942an Régimen político del Estado español argitaratu zuen.