Argizko dorre finko bat zen, proiektuaren arabera planta laukikoa, 22.5 oin zabal alde bakoitzean, eta 45 oin garai. Itsasargi edukitzeko egitura 15 oin diametrokoa zen kanpoaldean eta 21 oin garai zen, eta bost beiratek inguratzen zuten, hauetarik bi, argi emateko itsasora zuzenduta zeudenak, 5 oin zabal eta 15 garai zirelarik. 24 argi suziriz osatutako itsasargia,[2]irailaren 14etikmaiatzaren 3a bitartean egoten zen piztuta. Nahiz eta 9 legoako helmena izan[1], garai hartan paregabea, azkenean abandonatu egin zen karlistaldietan eragindako kalteengatik, baina baita ere behe-lainoak maiz itsasargia itsutzen zutelako. Itsasargia barnean hartuz eraiki zen Bigarren Karlistaldian Farolako gotorlekua[3].
20. mendeko dorra
1912an Igeldoko jolasparkea eta funikularra ireki ondoren, egungo dorrearen irudia Luis Elizalderen proiektuaren arabera egin zen, Erdi Arokogaztelu batean itxurak imitatuz, eta 1913-1914an urteetan eraiki zen. Dorreari beste solairu bat gehitu zitzaion lehiate handiekin begiratoki gisa eta haren gainean terraza panoramiko bat.
Dorreak laukizuzen itxurako oinplanoa du, bost solairukoa, eta bi zatik osatzen dute. Lehendabizikoak bigarren solairutik gora erpin alakatuak dituen lau solairuko oinarri bat osatzen du. Bao-ardatz bakarra du leihoburu kurbatu eta dobelatuekin, lau aldeetako bakoitzean. Bigarren zatiak solairu bakarra du eta harburuen gainean oinarritzen den lau garita handi jarri zaizkio erpin bakoitzean. Azkeneko solairuan dorreak lau leiho ditu alde bakoitzean eta hiru leiho gehiago, gezileihoak, garita handi bakoitzean.
Ireki zenetik aldamenko kasino eraikinaren luzapen gisa funtzionatu zuen 1967a arte, non kasinoa hotel bilakatu zen.[2]