Ida Collu

Ida Collu
Bizitza
JaiotzaCarbonia1948ko azaroaren 18a
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaVerona2025eko abuztuaren 28a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Italiako keinu hizkuntza
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Sozialista

Ida Collu (Carbonia, 1948ko azaroaren 18aVerona, 2025eko abuztuaren 28a[1][2][3]) italiar aktibista eta politikaria izan zen.

Bizitza

Familiako hamaika seme-alabetatik seigarrena, bost urterekin gor geratu zen meningoentzefalitisaren ondorioz. Cagliariko Irakasle Prestakuntza Institutuan ikasi zuen. Unibertsitateko ikasketak egiten zituen bitartean lan egitea erabaki zuen, lehenik Cagliarin eta gero Veronan. Veronako gizon batekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen.[4]

Italiako Alderdi Sozialistako kide izanik, Veronako udal zinegotzia izan zen 1990etik 1994ra.[5]

1970eko hamarkadatik Gorren Elkarte Nazionalaren jardueretan parte hartu zuen[1], eta 1995etik 2011ra elkarte horretako bosgarren presidentea izan zen.[5] 2011n La Discussione mugimendu politikoaren idazkaritza hartu zuen.[6] 2016tik 2022ra, Berdintasunaren Aldeko Gorren Mugimendua elkarteko idazkaria izan zen.[1] 2019an, hautagai independente gisa aurkeztu zen Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Italiako Erdialdeko hauteskunde-barrutian, Italiako Anaiak alderdiaren zerrendan.[5] 2022az geroztik, Gorren Eskubideen Aldeko Italiar Mugimendua alderdiko idazkaria izan zen.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d (Italieraz) «Cordoglio dell’ENS per la scomparsa di Ida Collu, simbolo di impegno e dedizione» Ente Nazionale Sordi ETS APS 2025-08-29 (kontsulta data: 2025-10-24).
  2. (Italieraz) «Disabili: Montaruli, 'profonda tristezza per scomparsa Ida Collu'» La Nuova Sardegna 2025-08-29 (kontsulta data: 2025-10-24).
  3. (Italieraz) Miralli, Federica. «Ci ha lasciato Ida Collu, la “mamma dei sordi” che ha dedicato la vita alla comunità» TusciaUp 2025-08-29 (kontsulta data: 2025-10-24).
  4. (Italieraz) Zolo, Bachisio. «Oggi è venuta a mancare Ida Collu» Cittadinanza Sociale 2025-08-29 (kontsulta data: 2025-10-24).
  5. a b c (Italieraz) «Morta a 76 anni Ida Collu, consigliera socialista e attivista della comunità sorda» Telenuovo 2025-08-30 (kontsulta data: 2025-10-24).
  6. (Italieraz) «Una disabile a capo di La Discussione» Vita 2011-03-25 (kontsulta data: 2025-10-24).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.