Muḥammad Ibn ‘Umar Ibn ‘Abd al-Azīz ibn Ibrāhīm ibn ‘Isa ibn Mazāhim (arabieraz: أبو بكر محمد بن عمر القرطبي المعروف بابن القوطية), Ibn al-Qutiyya (arabieraz: ابن القوطية) izenaz ezaguna, (Sevilla, ? – Kordobako emirerria, 977ko azaroaren 8a) andalustar historialaria izan zen.
Witiza azken errege bisigodoen ondorengoa zela aldarrikatu zuen. Al-Andalusko konkistaren historia idatzi zuen. Kronikari arabiarrek ez bezala, bisigodoen parte-hartzea goraipatu zuen. Lan hau Ibn Hayyanen Al-Muqtabisen iturri bat izan zen.[1]
Erreferentziak
- ↑ Lorenzo Jiménez, Jesús. (2010). La dawla de los Banū Qasī: origen, auge y caída de una dinastía muladí en la frontera superior de Al-Ándalus. Madril: CSIC, 43 or. ISBN 978-84-00-09164-4..