Ibarretxe Kultur Etxea Bidebarrietan kokatuta dago. Areto nagusi batek eta funtzio anitzeko gelak osatzen dute. Eraikuntza berean umeen Ludoteka, KZ Gunea eta Udal Liburutegia daude.[1]
Ibarretxe eraikin hau 1998. urtean erosi eta konpondu zuen Iurretako Udalak, kultur etxea eta arestian aipatutako zerbitzuak herritarrei eskaintzeko asmoz.
2000ko abenduaren 31n inauguratu zen eta 2001eko urtarrilean ireki zituen ateak.
Eskaintzen dituen zerbitzuak jarraian zerrendatuta ageri dira:
Azpiegiturak: Herritarrek areto-nagusia, bilera gelak eta bestelakoak erabiltzeko aukera
BIblioteka: Irakur-zaletasuna bultzatzeko ekintzak antolatzen ditu.[3]
Gizarte-Ongizate saila: Emakumeari, etorkinei eta hirugarren adinekoei zuzendutako hainbat ekintza alntolatzen ditu.[4]
Kultura, kirola, hezkuntza eta aisialdi zerbitzuen kudeaketa.
Ekintzak
Ibarretxe Kultur etxean hainbat ekintza eskaintzen dira herritarrentzak. Orokorrean aipatzeko, hurrengoak nabarmendu daitezke
Kultur tailerrak: ume eta helduek zuzendutako hainbat kultur tailer eskaintzen dira.
Kultura-, kirol-, hezkuntza- eta aisialdi-zerbitzuen kudeaketa: Zuzenean antolatzen diren jarduerez gain, erreferentziazko eta harremanetarako gunea ere bada, bai klub edo ikastetxeekin batera jarduerak antolatzeko, bai horretarako dirulaguntzak kudeatzeko. [5][6]
Ordutegia
- Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera
Goizez: 9:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 20:00etara
- Udako ordutegia: astelehenetik ostiralera
Goizez: 8:00etatik 13:30era
Erreferentziak
↑r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2015-09-29). «Ibarretxe Kultur Etxea (Iurreta)»www.kulturklik.euskadi.eus(Noiz kontsultatua: 2024-03-26).