Ibarre (Bardoze)

Ibarre
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaBardoze
Geografia
Koordenatuak43°27′42″N 1°14′51″W / 43.4617°N 1.2475°W / 43.4617; -1.2475
Garaiera82[1] metro

Ibarre Bardozeko lau auzo nagusietako bat da. Udalerriaren mendebaldean dago. Gaskoiz eta frantsesez ere Ibarre forma erabilia da.

Geografia

Herri lapurtar hau Baiona (D 936) zein Hazparnerekin (D 10) lotzen duten errepideen arteko bidegurutzearen inguruan dagoen auzoa da, karrika edo herri barnetik mendebaldean.

Aturri ibaitik hegoaldera aurkitzen diren lehen muinoetan kokatuta dago. Aipatu bidegurutze honetatik hego-mendebaldera 136 metroko muino bat dago, auzoko punturik garaiena. Hurbil "Ibarmendi" izeneko etxea dago, beraz pentsatzekoa da mendixka honek auzoaren izena daramala.

Lekuak eta bazter herrixkak

Ibarre auzoak ondoko hiru lekuetan diren etxaldeak eta etxeak biltzen ditu:

  • Aranbidea
  • Baluarte
  • (les) Trois Bordes (Hiru Bordak)

Mugakideak

  • Bardozeko auzo batzuekin mugatzen du:
    • iparraldean La Sarrada du; errepide lokal batek lotzen ditu biak.
    • ipar-ekialdean Miramont[2] du.
    • ekialdean Bardozeko karrika eta Arbinoritz auzoa.
  • Ahurti mendebaldean du:
    • ipar-ekialdetik herrirantz hurbil daiteke.
    • hego-ekialdetik Beloke sona handiko monasterioa eta auzoa daude.
  • Bastida hegoaldean du:
    • herri-kaskoa bera hego-mendebaldean.
    • Kapera auzoa hego-ekialdean.

Hidrografia

Ahurtirekiko muga bere osotasunean Aturriren ibaiadar garrantzitsua den Haranak markatzen du. Hor isurtzen dituzte urak auzoa zeharkatzen duten zenbait errekak:

Etxe-taldeak historian

Ibar izenpean auzo hori aipatzen duen 1818ko cadastre napoléonien ("Napoleonen katastroa" edo katastro zaharra) delakoan auzoa zazpi ataletan banatuta ageri da:

  • D-1: 8 etxe eta borda bat.
  • D-2: 4 etxe, teileria bat, eihera[3] bat, 7 borda, 3 etxola eta etxalde bat.
  • D-3: 11 etxe, 8 borda, etxola bat eta eihera bat.
  • D-4: 4 borda
  • D-5: 7 etxe, 4 etxola eta 5 borda.
  • D-6: 31 etxe eta eihera bat.
  • D-7: 14 etxe eta 3 borda.

Etxeak eta auzoak

1818ko Napoleonen katastroan, 4 auzo nagusi zeuden Bardozen :


Hona Ibarreko etxeen izenak IGN maparen arabera :

  • Argia
  • Artigue
  • Basterch (Bazterretxea)
  • Bellevue
  • Bidart (Bidartea)
  • Bordaberry (Bordaberria)
  • Borde Castella
  • Borde Etchart
  • Burunch (Bürüntxea)
  • Constantin
  • Elgar (Elgartea)
  • Errecalde (Errekaldea)
  • Etchart (Etxartea)
  • Etchemendy (Etxemendia)
  • Etchessarry (Etxesarria)
  • Gardera
  • Goran
  • Halgachoury (Halgaxuria)
  • Hariague (Harriaga)
  • Hiribarne (Hiribarnea)
  • Ibarbide (Ibarbidea)
  • Ibarmendy (Ibarmendia)
  • Iriberry (Iriberria)
  • Larando (Larrandoa)
  • Laxague (Latsaga)
  • Laxaguechipy (Latsagaxipia)
  • Laxalde (Latsaldea)
  • Loustau
  • Maquilet (Makileta)
  • Minassanteguy (Minazantegia)
  • Moulin Neuf d'Urt (Eihera Berria)
  • Mourdy (Murdia)
  • Olheguy (Olhegia)
  • Orhasque
  • Piquessarry (Pikasarria)
  • Pyroulic
  • Salaberry (Salaberria)
  • Sarricouet (Sarrikoeta)
  • Sorhouet (Sorhoeta)
  • St-Martin
  • Suhy (Zühia)
  • Tambourin (Danbolinea)
  • (les) Trois Bordes
  • Uhart (Uhartea)
  • Yemes (Jaimenea)

Erreferentziak

  1. D 936 eta D 10 errepideen arteko gurutzean.
  2. Okzitanierazko lekuizena; frantsestutako grafian Miremont.
  3. Eihera=errota.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa