Ibai Larrea Aranguren (Antzuola, Gipuzkoa, 2002ko urriaren 17a) atleta da, krosean eta mendi lasterketatan aritzen dena.[1]
Ibilbidea
2021ean Donostiako Kros entzutetsua irabazi zuen 20 urtez azpikoen mailan.[2] 2022an denboraldi bikaina osatu zuen, 23 urtez azpiko Espainiako mendi lasterketako txapelduna izan zen[3] eta Munduko txapelketan 20 urtez azpikoan bigarren egin zuen.[4]
2023an Espainiako txapelduna izan zen Kilometro bertikalean eta Trail Running txapelketan 23 urtez azpiko kategorian.
Palmaresa
- 2021
- 2022
- Munduko mendi-lasterketako txapelketan bigarren, 20 urtez azpikoen mailan.[6]
- Skyrace Comapedrosa irabazi zuen absoluto mailan.[7]
- Txindokiko krosa irabazi zuen.[8]
- Espainiako mendi-lasterketa txapelduna, 23 urtez azpikoen mailan.[9]
- Antzuolako 8 miliak irabazi zuen.[10]
- Ahuntzen mendi lasterketa irabazi zuen.[11]
- Gorlara igoeraren errekorra gainditu zuen.[12]
- Bergarako San Silvestre trail irabazi zuen.[13]
- 2023
- Euskadiko kroseko azpitxapelduna izan zen.
- Espainiako Kilometro Bertikal Txapelketako txapelduna 23 urtez azpikoetan eta 4. sailkapen orokorrean.[14]
- Antzuolako 8 miliak irabazi zuen, errekor berria ezarriz.
- Espainiako Trail Running txapelduna 23 urtez azpikoetan eta 3. orokorrean.[15]
- Munduko Trail Running txapelketan 3. taldeka.
- Chamonixeko YCC lasterketan 4. postua 23 urtez azpikoen mailan.
- Kolitzako mendi lasterketako gairailea izan zen.
- Irungo kroseko irabazlea eta Gipuzkoako txapeldun izan zen.
- Bergarako San Silvestre traila irabazi zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak