Ia guriak egin du

Ia guriak egin du
Jatorria
Egilea(k)Xenpelar
Ezaugarriak
Argumentu nagusiabakezaletasuna

Ia guriak egin du Frantzisko Petrirena Rekondo "Xenpelar" bertsolariaren bertso sorta bat da. 1872an piztu zen Bigarren Karlistaldiaren bezperetan jarri zituen zortzi bertso hauek Xenpelarrek, gerran ez hasteko eskatzen.[1]

Bertsoak

Iya guriak egin du,
badegu zeñek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya!

Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!

Gerraren billa gau t'egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!

Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!

Umildadean alkarri
errespetua ekarri;
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi;
ori deseo nuke nik,
ixuri gabe odolik!

Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen;
ez da errez ibilltzen
anaiak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe;
ortan galduko gerade!

Gu gera iru probintzi,
lengo legerik ez utzi;
oieri firme eutsi,
naiz anka bana autsi;
jaioko dira berriyak,
gu gera euskal erriyak!

Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano;
aitak ill ziran baño
semeak oraindaño
legea degu guardatu;
letra zarrik ez ukatu!

Erreferentziak

  1. Perez Gaztelu, Elixabete. Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar. Bidegileak, euskara.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2024-10-24).

Kanpo estekak

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Ia guriak egin du