IA AkranesSorrera | 1946 |
---|
Futbol zelaia | Akranesvöllur edukiera: 6.000 lagun inaugurazioa: 1935 |
---|
Presidentea | Magnús Guðmundsson |
---|
Entrenatzailea | Joey Guðjónsson |
---|
Liga | Islandiako Liga |
---|
2024 | 5.a |
---|
Webgunea | www.ia.is |
---|
|
|
|
IA Akranes (islandieraz Íþróttabandalag Akraness) Islandiako futbol talde onenetakoa da, Akranes hirikoa. Islandiako 18 Liga eta 9 Kopa irabazi ditu.
Historia
1946an eratu zuten Íþróttabandalag Akraness taldea eta berehala hasi zen emaitza onak izaten 1951ean lortu baitzuen lehenengo liga. 50. hamarkada hartan 6 Liga eskuratu zituen. 70, 80 eta 90 hamarkadan ere bikainak izan zituen baina azken urteetan indarra galdu du. Azkenengo titulua 2004ko Superkopa du. 2017an maila galdu du.
Palmaresa
Islandian: 36
- Islandiako Liga (18): 1951, 1953, 1954, 1957, 1958, 1960, 1970, 1974, 1975, 1977, 1983, 1984, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 2001.
- Islandiako Kopa (9): 1978, 1982, 1983, 1984, 1986, 1993, 1996, 2000, 2003.
- Islandiako Superkopa (5): 1978, 1987, 1994, 1995, 2004.
- Islandiako Ligako Kopa (3): 1996, 1999, 2003.
- Kopa Atlantiarra (Islandia-Faroeak) (1): 2002.
Kanpo estekak