Gaztetan atletismoa praktikatu zuen, xabalina-jaurtitzailea izan zen eta 1970etik 1975era EAEko errekorra izan zuen, 69,22rekin. Nazioarteko lehiaketan ere aritu zen.
Ibilbide profesionala Mondragon Korporazioari lotuta egon da kudeaketa- eta sustapen-ingeniaritzaren esparruan. LKS Taldearen sortzaileetako bat izan zen 1989an, eta Zuzendari Nagusia izan zen geroago. 1998an, Mondragon Corporationeko Hezkuntza, Ikerketa eta kudeaketa korporatiboaren ereduaz arduratu zen, eta Zientzia eta Teknologia Planen formulazioan eta jarraipenean ere parte hartu zuen.
2002an MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) zentroaren sorrera sustatu zuen, eta, geroago Lehendakaritza eta Zuzendaritza hartu zituen. Iñaki Dorronsorok irakasle laguntzaile gisa aritu da Mondragon Unibertsitatean (bere Kontseilu Errektoreko kide izan zen), Deustuko Unibertsitatean, eta Lancasterreko Unibertsitatean. Estrategia, lehiakortasuna, antolaketa, berrikuntza, ekintzailetza, enpresa- eta kudeaketa-ereduak aztertu eta dokumentatu dituen gaiak dira. Aldi berean, beste hainbat arlo ere landu ditu (soziologia, ekonomia, historia, zientziaren filosofia eta antropologia).
2012ko uztailaren 20tik 2020ko irailera arte, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan da.[3]
Iñaki Dorronsoro / Eusko Ikaskuntzako presidentea. "Eusko Ikaskuntzak lanari ekingo dio euskal gizartea berritzeko ideia eta proiektu garrantzitsuak sustatuz, lagun ororen arreta erakarriko dutenak alegia" Juan Agirre Sorondo, Euskonews.