Hygrophorus lucorum Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da. Kontsumitu daitekeen arren, errespetatzea gomendatzen da.
Sinonimoak: Limacium lucorum, Tricholoma luteocitrinum.
Deskribapena
Kapela: Txikia, 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, konikotik laura (erdiko irtengune txiki bat mantenduz), ertza inkurbatu samarra. Kapelaren azala kolore bakarrekoa, hori zurbil-limoi kolorekoa (ez laranja), erdialderantz biziagoa.
Orriak: Laster hori bihurtzen diren zuriak (arrasto zuriak mantendu arren), dekurrente samarrak, zabal, oinera mehetuak, lamelulekin. Errezel kortiniforme zuria, oinaren behealdean gehiago ikusten dena.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, nahiko zuzena, zurixka, ez du kolorezko apaingarririk, flokositate zurbilak baizik.
Haragia: Kapelaren azpian zuri-hori kolorekoa. Usaingabea eta zaporegabea.[1]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Lucorum epitetoa berriz latinetik dator, basoa esan nahi duen “lucus” hitzetik. Basoetan hazten delako.
Jangarritasuna
Jangarri kaskarra.
Nahasketa arriskua
Hygrophorus speciosus delakoa ere alertzeen azpian ateratzen da, likatsuagoa da, hori laranja (kalidoagoa) kapelan eta hanka luzeagoa du eraztun txikiz oparo apaindua. Hygrophorus aureus ere hori-laranja kolorekoa da. Camarophyllus pratensis espezieak, kapelaren azala lehorra eta ez du likatsua, orriak zainekin elkartuak.[2]
Sasoia eta lekua
Udazken amaieran, alertzeak azikulak galtzen dituenean. Mendiko alertzeetan bakarrik. Ale askoko taldeetan.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Thailandia.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak