Husky siberiar

Siberiar husky
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Errusia
Altueraarra: 53 cm gutxienekoa
arra: 60 cm gehienez
emea: 50,5 cm gutxienekoa
emea: 56 cm gehienez
Masaarra: 20,5 kg gutxienekoa
arra: 28 kg gehienez
emea: 15,5 kg gutxienekoa
emea: 23 kg gehienez
Kumaldiaren tamaina5,1
Katalogo kodea270

Siberiar huskya txakur arraza bat da, berez lanerakoa eta jatorriz mendebaldeko Siberiakoa.

Jatorriz, Siberiaren iparraldekoa da. Hango txuktxi indigenek hezi zuten egun siberiar husky deritzon arraza. Hainbat lan egiten zuten: karga handiak lera bidez garraiatzen zituzten distantzia luzeetan eta kondizio gogorretan, Txuktxien basahuntzak zaintzen zituzten, eta haurrak berotzeko ere balio zuten.

Deskribapena

Tamaina ertaina du siberiar huskyak: 16-29 kilo eta 51-60 cm garai. Otsoaren antz handia du; izan ere, otsotik hurbilen dagoen txakur-arraza da; zaunka egiteko modua eta kideak babesteko jarrera ere otsoen antzekoa du. Ile trinko eta lodia du, eta bi ile-geruza. Ile gris, beltz, gorrixka edo marroixka gailentzen zaio, baina kolore zuriko ilea izan ohi du hanketan, sabelaldean eta muturrean. Begiak marroiak, berdeak edo urdinak izan ohi dira.

Izaerari dagokionez, txeratsua eta lagunkoia da, lotura estuak izaten ditu zaintzaileekin, eta bereziki gustuko ditu haurrak. Izan ere, bere saldoa babesteko beharra du, otsoek bezala; hori dela eta, larderiaz zainduko du bere familia. Beste txakurrekin dagoenean, nagusi nor den adieraziko dute beti.

Oso aktiboa eta bizia da, eta korrika ibiltzea eta ariketa fisikoa egitea eskatzen dio senak. Zenbait kirol egiten dira siberiar huskyarekin; lera-lasterketak dira ezagunenak.

Osasuna

Osasun oneko txakurra da. 12 edo 14 urte bizi ahal dira. Baina batzuk iraun dira 25 urte eta errekorra 29 urterekin dago.

Kirola

Huskyekin kirol asko egiten dira. Ezagunenak hauek: lera lasterketak eta eskiekin. Batzuk kirol olinpikoak dira.

Historia

Alaskan

Alaskara eraman zituzten 1908an. Meategietako urrea eramateko lerekin, posta eta pertsonen erreskaterako ere erabiltzen zituzten.

XX. mendearen hasieran, siberiar huskya Alaskara eraman zuten, urrearen sukarra piztu zenean. Meategietako urrea leretan garraiatzeko, posta leku batetik bestera eramateko eta pertsonak salbatzeko erabiltzen zituzten. Berebiziko zeregina izan zuten bazter hotz eta gogor haietan gizon-emakumeei bizirauten laguntzeko. Robert Peary AEBko almiranteak, adibidez, siberiar huskyak hartu zituen lagun, Ipar Polora egindako espedizioetarako. Handik, Kanadara eta Estatu Batuetara zabaldu ziren geroago. Hasieran lerak bultzatzeko baliatu bazituzten ere, etxeko animalia bihurtu ziren gero.

Kanpo estekak