Demokrazia ezartzearen aldeko eta Errepublikako lehendakarigai izan zen 1958. urtean. Oliveira Salazarren gobernuak galarazi egin zion hauteskunde-kanpaina amaitzea, eta armadatik baztertu zuen handik urtebetera ekintza politiko subertsiboak antolatzen zituela salaturik.
Brasilen erbesteraturik egon ondoren, 1965. urtean Espainiara hurbildu eta Portugalgo Polizia Politikoak harrapatu zuen. Villanueva del Fresnon hil zuten, Portugalgo mugatik hurbil.