Hugo "Handia" (Paris, 898– Dourdan, 956ko ekainaren 16a) frankoen duke eta Parisko kondea izan zen.
Biografia
Roberto I.a Frantziakoa Mendebaldeko Frantziako erregearen semea, bere semea Hugues Capet izan zen, 987an Frantziako errege bilakatuko zena.
Lotario Frantziakoa onartzeko lehenen artean izategatik, honek Borgoina eta Akitaniako dukerriak eman zizkion. Borgoina menderatu zuen, baina, Akitanian duke de iure besterik ez zen, Gilen III.a Akitaniakoak bere lurraldeak mantendu zituelako.