Hrazdaneko Zubi Handia (armenieraz: Հրազդանի Մեծ կամուրջ) edo Kieviar zubia (armenieraz: Կիևյան կամուրջ) Erevan hiriburuan dagoen arku-zubi bat da, Armenian.[1]
Hiriaren erdigunetik 4'5 km-ko distantziara dago eta Erevango bi barruti lotzen ditu, Arabkir barrutia eta Ajapnyak barrutia.[1]
Historia
Aurrez zegoen zubi zaharra bota eta Grigor Aghabababyan arkitektoak diseinatu zuen berria. 1949an hasi zituzten eraikuntza lanak eta 1956an inauguratu zuten. Ondasun kulturala izendaturik dago.[2]
Egitura
Arku bakarra duen zubia da. Guztira 335 metrotako luzera du eta arkuak berak 115 metrotakoa. Hrazdan ibaiaren arroila zeharkatzen du eta 60,5 metrotako altuera dauka.[1] Hortik datorkio zubiari izena.
26 metrotako zabalera du eta autobidea igarotzen da gainetik.
Inguruan
Zubiaren inguruan Karen Demirchyan konplexua dago. Estalitako estadio bat da eta kirol lehiaketez gain kontzertuak eta bestelako ospakizunak egiten dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak