Hotel du Palais (Donostia)

Hotel du Palais
Hotel du Palais Hotela
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Historia eta erabilera
Irekiera1902
Arkitektura

Hotel du Palais, Donostiako hotel bat izan zen, eta 1902an sortu zen Antzinako Londres Hotela egon zen lekuan, baina 1915ean itxi zuten. Egungo Askatasunaren etorbidearen 19 eta 21 zenbakietan zegoen. Londres hotela tokiz aldatu zenean sortu zen Hotel du Palais, Miarritzeko Hotel du Palais kudeatzen zuen konpainiak berak kudeatuta.[1] Administraria ere frantsesa zen: Fernand Journeau.

Moldatze lanak

Kontxa pasealekura, kokapen hau utzi zuenean erreformak egin ziren hotelean.

Eraikuntza iruditan

Inaugurazioa

Aurkezpena 1903ko uztailaren 1ean egin zen. Hurrengo egunean agertu zen orduko prentsan hotelaren erosotasunaren berri.

Deskribapena

Ehun logela eskuragarri, bainugelarekin eta telefonoarekin. Bezeroentzako zerbitzuen artean aipatzen ziren: igogailua, irakurketa gela, emakumeentzako gela, erretzaileen gela, erabilera berezitarako jangelak, terraza eta lorategiak. Goi mailako jatetxea sukalde frantsesaren eraginpean. Instalazio elektrikoa Romero y Cia. konpainiakoa zen. [2]


Erreferentziak

  1. Gómez Beldarraín, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal (1900-1975): Donostia, San Sebastían, Gipuzkoa. , 28 or..
  2. Gómez Beldarraín, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal (1900-1975): Donostia, San Sebastían, Gipuzkoa. , 29 or..


Bibliografia

  • Gómez Beldarrain, Laurentino (2012), Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa., Donostia, Idazti, 2012. p.24-28

Kanpo estekak

  • Peña, Juan María : Recuerdos del Hotel de Londres y de Inglaterra, Donostia [s.n], 1987.